Buztinak

Mineral hauen propietate kosmetikoak propietate fisiko eta fisikokimikoek eta konposizio kimikoek zehazten dituzte. Azpimarratu beharreko propietateetako batzuk hauek dira: adsortzio-ahalmen handia, azalera espezifiko handia, uretan disolbagarritasuna, azidoekiko erreaktibotasuna, errefrakzio-indize handia, beroa atxikitzeko ahalmen handia, opakutasuna, gogortasun txikia, astringentzia eta islapen handia.


Propietate horiek guztiak direla eta, osagai aktibo gisa edo eszipiente gisa erabil daitezke. Beraz,  Formulazio mota ezberdinen barruan aurki ditzakegu: aurpegiko, gorputzeko eta ileko maskarak, makillajea eta xaboi solidoak, adibide batzuk aipatzearren. Era berean, opakutasunagatik eta astringentziagatik, kantitate txikian erabil daitezke emultsioetan hainbat helburutarako: eguzkitarako produktuak, gorputzeko ukenduak, xanpuak...


Buztinak